XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TENIENTEA.
(Hasarre). Zoaz eta esaiozu nire partez dala! (Badoa Mariño).

Ezin formazioa itxi... Horixe baino ez jaku falta gaur! (sargentuari).

Eta zuk zer? Ez daukazu zereginik ala? (Badoa Sargentua ere) (Etxebarri artxiboetan bilatzen hasten da).

Ea hori kopia hori laster aurkitzen dozun gero....

(Badoa tenientea, eta berehalaxe Etxebarrik artxiboa itxi eta tebeoa hartuz jezarri).

(Kartaria sartzen da, korreo poltsa handi bat dingilizka dakarrela).

KARTARIA.
Hau beroa! Ez dago musikarik ala? (Irratirantz doa, biztutzeko asmotan).

ETXEBARRI.
Tenientea humore txarrez jaukagu, bajutxu ipini egik.

KARTARIA.
Noiz dago humore onez hori ba? Zelako mogidea dagoen patioan desfilearen kontura... Beste kuarteletan ere danak dabiltzak pil-pilean....

ETXEBARRI.
(Ebakiz). Ixi apur baten, ea irratiak zer dinoan...
Irratiak.- .

TENIENTEA.
(Sartuz) Irrati hori! Ez da Mariño ageri? Kabo Ramos ere ez? (Kartariak irratia amatatu).

MARIÑO.
(Sartuz) Zure esanetara, nire teniente! Gil tenienteak ezetz, Kabo Ramosek ezin dauela etorri, zuk agindu arren ere....

TENIENTEA.
Ezetz! Ezetz? Hori da hori! Urteko informerik inportanteena, Madridera falta barik bialdu behar dana, eta ezin dauela formazioa itxi?.

Joan zaitez joan, eta minutu baterako baino ez dala esaiozu....

(Badoa Mariño, Kartariak harridura aurpegia jarri bitartean).

(Etxebarrik tebeoa gorde dau, mahai gainean dagoen karpeta barruan, eta lan itxurak egin ditu Tenientea agertu bitartean).

(Tenientea ere badoa, tebeo ataratzeko une aproposa).

KARTARIA.
Zer jazo dok?.